Durangoko Udal Euskaltegiak zerbitzuen karta hau eratu du, ematen dituen zerbitzuak eta konpromisoak herritarrei ezagutzera emateko. Hau guztia egunetik egunera kudeaketa arloan kalitate hobea lortzeko helburuarekin.
Zerbitzu karta hau urtero berrikusten da eta beharrezko hobekuntzak ezartzen dira.

ikonoa: non gaude
   

NON GAUDE ETA NOLA JARRI HARREMANETAN

Hauek dira harremanetan jartzeko ditugun moduak:

icono alfiler Saibi kalea, 10 - 3A 48200 Durango

icono teléfono Tel.: 94 603 00 40

icono web web: www.durangoeuskaltegia.eus

icono mail emaila: euskaltegia@durangoeuskaltegia.eus

icono whastapp WhatsApp: 630 710 168

icono instagram  @DurangoEuskaltegia


GPS Koordenatuak:

43º10'17.54" I - 2º35'6.21" M

Ikonoa: Xedea
 
 
   

EUSKALTEGIAREN XEDEA

EUSKALTEGIAREN XEDEA

Durangoko Udal Euskaltegia Durangoko Udalaren Erakunde Autonomoa da; haren jarduera-eremua udalerria da, batik bat, eta zerbitzu publiko bezala, haren zeregina helduen euskalduntzea eta euskararen erabileraren normalizazioa, Euskal Herriaren hizkuntzaren eta balio historiko eta kulturalen ezagupena, onarpena eta transmisio bizia, alegia.

Horretarako, honako hau daukagu:

  • Talde profesionala, prestatua, lehiakorra eta konprometitua.
  • Arreta pertsonalizatua.
  • Metodologia eta teknologia aurreratua eta ikasleen beharrizanetara egokitua.
  • Fisikoki eta ekonomikoki zerbitzu eskuragarria.
  • Zerbitzu jasangarria.
  • Etengabeko hobekuntzan oinarritzen den kudeaketa-sistema.

Irudia: Ikasleak ikasten

ikonoa: ordutegiak

ORDUTEGIAK. ERABILTZAILEAREN ARRETA-GUNEA

Durangoko Udal Euskaltegiko Idazkaritza

Zerbitzuak
  • Erabiltzaileentzako arreta eta informazioa.
  • Jarduera administratiboarekin zerikusia duten ekintzak.
  • Matrikulazioa.

Astelehenetik

ostegunera

10:00-13:00

15:00-18:00

Ostiraletan

 

10:00-13:00

Uztailean

Astelehenetik ostiralera

10:00-14:00

Abuztuan itxita

irudia: euskaltegiaren idazkaritza

Durangoko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)

Zerbitzuak
  • Erabiltzaileentzako arreta eta informazioa.
Helbideak

icono Barrenkalea, 17 - 48200 Durango

icono Tel.: 94 603 00 00

icono web: www.durango.eus

icono emaila: durango@durango.eus

Astelehenetik ostegunera

08:00-14:00

15:00-19:00

Ostiraletan

08:00-14:00

Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra

Astelehenetik ostiralera

08:00-14:00

ikonoa: konpromisoak

KONPROMISOAK ETA ADIERAZLEAK

Inkestan parte hartu duten ikasleen ehunekoa: %71 (2022)- %75,4 (2020) - %71,1 (2018)

Informazioa, orientazioa eta aholkularitza

Zerbitzua

Honako arloei buruzko informazio argia eta zehatza, hau guztia harrera hurbil eta atseginarekin:

  • Eskaintzen den modulazioa, mailak eta ordutegia,
  • Ikasketa prozesuaren iraupenari buruzko informazioa.
  • Matrikula ordaintzeko erak eta dirulaguntzak.
  • Azterketa ofizialetarako HABE (A1,A2,B1,B2 eta C1) tramitazioa.

Emateko era

  • Bertatik bertarakoa
  • Telefonoa
  • Web Orria
  • emaila
  • WhatsApp

Konpromisoa

1.1 Bezeroa era zuzenean, atseginean eta egokian hartu eta modulu, maila, ordutegi, matrikulazio, azterketak, dirulaguntza eta abarrei buruzko informazio argia eta zehatza eman. Era honetan, ikasleen asetasun inkestan informazioa, eskuragarritasuna eta arreta atalean eta irakasleek emandako tratuaren balorazioan 10etik gutxienez, 8,5eko puntuazioa lortzeko.

1.2 Euskaltegiaren kudeaketarekin eta zerbitzuekin zerikusia duen informazio guztia (plan estrategikoa, aginte taula, urteko plana, euskaltegiko zerbitzuak eta konpromisoak, egutegiak, likidazioak ...) herritarren eskura jarri. Era horretan, argitaratu beharreko informaziotik %100 argitaratzea lortzeko.

Konpromisoa betetze maila

Adierazlea

1.1.1 Emandako informazioa, eskuragarritasuna eta arretari buruz, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,00
9,01 9,01 8,86

Adierazlea

1.1.2 Irakasleek emandako tratuan, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,50
9,52 9,52 9,43

Adierazlea

1.2.1 Argitaratu beharreko informaziotik (%100) argitaratutako ehunekoa.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
%100
%100 %100 %100

Azterketa eta hobekuntza-ekintzak

 

Euskararen hedapena eta normalizazioa

Zerbitzua

Euskararen normalizaziorako eta difusiorako inguru aproposa sortzea honako hauen bidez:

  • Formazio zehatza talde ezberdinei egokitua (etorkinak, dendariak, enpresak, gurasoak, jubilatuak, udaleko langileak …)
  • Ekitaldi ezberdinen antolaketa (antzerkia, ipuin kontalaria, idazlearekin solasaldia, irakurlearen txokoa, bisita gidatuak …)
  • Hizkuntzaren normalizazioa eta zabalkundea helburu duen Berbalagun proiektuan partaidetza
  • Barruko liburutegi zerbitzua: liburuen mailegua.

Emateko era

  • Bertatik bertarakoa

Konpromisoa

2.1 Euskararen normalizaziorako eta difusiorako proiektuetan eragile biziak izan (Berbalagun proiektua, kanpo ekintzak antolatu, talde espezifikoak …). Honetarako, urtean, gutxienez, lau arlotan eragin behar dugu eta 30 ekintza antolatu. Gainera, ekintza horien baliagarritasunarekin 10etik gutxienez, 8,0ko puntuazioa lortu nahi dugu ekintzetan parte hartu duten ikasleen partetik.

Konpromisoa betetze maila

Adierazlea

2.1.1 Normalizaziorako eta difusiorako lantzen diren arlo/proiektu kopurua.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
4
4 4 4

Adierazlea

2.1.2 Eskolaz kanpo antolatutako ekintzen kopurua.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
40
55 58 53

Adierazlea

2.1.3 Kanpo ekintzetan parte hartu duten ikasleen pertzepzioa ekintza horien baliagarritasunarekin.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
8,50
8,32 8,32 8,52

Azterketa eta hobekuntza-ekintzak

2020ko martxoaren 14tik ekainera bitarteko ekintza guziak bertan behera geratu ziren Covid-19a dela eta itxialdia egin behar izan genuelako. Kanpo ekintzei buruzko asetasuna neurtzeko ekaina aurreikusita geneukan eta ez dugu batu.

Hobekuntza-ekintzak

  • 2020-2021eko planean Covid-19ak eskatzen dituen neurri guztiak beteta kanpo ekintzak antolatzeko asmoa daukagu, bai guk euskaltegian antolatzen ditugunak bai beste elkarte batzuekin antolatzen direnak. Horretaz gain,ekintzak on-line egiteko bidea aztertzen ari gara.

Irakaskuntza

Zerbitzua

Bertatik bertarako klaseak

Klase praktiko eta pertsonalizatuak ematea etengabeko ebaluaketaren bidez, horretarako langileria formatu, gaitu eta motibatuaz gain, baliabide egokiak (teknologia aurreratua) erabiltzen dira.

Autoikaskuntza

Euskararen ikaskuntza Moodle plataformaren bidez, bai gure multimedia gelatik bertatik konektatuta, bai kanpotik (etxetik, lan lekutik, KZ gunetik …); eta asteroko tutoretza eta mintzamen saioak talde txikietan.

Emateko era

  • Bertatik bertarakoa
  • On-line (hangouts, meet,...) Moodle

Konpromisoa

3.1 Ikaslearen beharrizanak eta helburuak betetzen laguntzen duen hezkuntza proiektua eskaini, bai bertatik bertarako klaseetan, bai autoikaskuntzan. Horrela, ikasleen asetasun inkestan hezkuntza proiektuan 10etik gutxienez, 8ko puntuazioa lortzeko.

3.2 Ikaslearen beharrizanak eta helburuak betetzen laguntzen duen irakaskuntza pertsonalizatua eskaini, bai bertatik bertarako klaseetan, bai autoikaskuntzan. Horrela, ikasleen asetasun inkestan irakaskuntza pertsonalizatuan 10etik gutxienez, 8,5eko puntuazioa lortzeko.

3.3 Langile profesionalak, motibatuak eta etengabeko formazioan ari direnak izan, euskarako kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko. Era horretan, ikasleen asetasun inkestan irakaslearen profesionaltasunari dagokionean, 10etik gutxienez, 8ko puntuazioa lortzeko.

3.4 Teknologia aurreratua izan, euskarako kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko. Modu horretan, ikasleen asetasun inkestan baliabide eta teknologia arloan 10etik gutxienez, 8ko puntuazioa lortzeko.

3.5 Gure instalazioak pertsona guztientzat irisgarriak izan. Horretarako lortu dugun irisgarritasun ziurtagiria mantendu.

3.6 Ingurumenarekin arduratsuak izan. Horretarako lortu dugun Ekoscan ziurtagiria mantendu.

Konpromisoa betetze maila

Adierazlea

3.1.1 Hezkuntza proiektuari buruz, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila (bertatik bertarako klaseak eta autoikaskuntza).

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,00
8,82 8,82 8,79

Adierazlea

3.2.1 Irakaskuntza pertsonalizatuari buruz, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila (bertatik bertarako klaseak eta autoikaskuntza).

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,50
9,43 9,43 9,11

Adierazlea

3.3.1 Irakaslearen profesionaltasunari buruz, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,50
9,11 9,11 9,02

Adierazlea

3.4.1 Baliabideei eta erabilitako teknologiari buruz, ikasleei egindako inkestan lortutako asetasun maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
9,00
8,82 8,82 8,38

Adierazlea

3.5.1 Irisgarritasun ziurtagiriaren aurrerapen maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
%100
%100 %100 %100

Adierazlea

3.6.1 Ekoscan ziurtagiriaren aurrerapen maila.

Datuak

Helburua 22-23 21-22 20-21
%100
%100 %100 %100

Azterketa eta hobekuntza-ekintzak

Alarma egoera dela eta atzeratu egin da ekoskan eta irisgarritasun ziurtagiriaren auditoria.

Hobekuntza-ekintzak

  • Auditoria egin

ikonoa: parte hartzeko bideak

BIZTANLEEK PARTE HARTZEKO BIDEAK

 

Durangoko Udal Euskaltegiko zerbitzuen hobekuntza arloan parte hartu nahi duenak honako bide hauek erabil ditzake:

 

  • Asetasun inkestak (ikasleak) urte birik behin. Inkesten emaitzak ikasleei korreo elektronikoz bidaliko zaizkie eta Euskaltegiko web orrian argitaratuko dira.

  • Iradokizunak, kexak, erreklamazioak eta eskaerak; honetarako bideak hauek dira: Euskaltegiko idazkaritzan edo buzoian, bezeroari arreta emateko zerbitzuan (HAZ/SAC) edo honako helbide elektroniko honen bitartez: euskaltegia@durangoeuskaltegia.eus.

    Euskaltegiak iradokizunak, kexak, erreklamazioak eta eskaerak erantzuteko, jasotzeko erabili den bide beretik erantzungo du, gehienez, 15 eguneko epean.

 ikonoa: inkesta

ikonoa: iradokizunak

ikonoa: araudiak

ARAUDIAK ETA LEGEAK

ikonoa: eskubideak

ERABILTZEAREN ESKUBIDEAK

Durangoko Udal Euskaltegiko zerbitzuen erabiltzaileek, euskararen irakaskuntzaren arloan ondoko eskubide hauek dituzte:

  1. Euskaltegiko instalazioetara etortzeko aukera inolako bereizkeriarik gabe.
  2. Euskaltegiak ematen dituen zerbitzuetan tratu atsegina, berdina eta pertsonalizatua izateko aukera
  3. Euskaltegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, batez ere euskaraz hartzea eta beharrezkoa balitz, gaztelaniaz.
  4. Indarrean dagoen legearen arabera datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatua izatea.
  5. Kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea eta horretarako euskaltegian dauden baliabide materialak erabiltzeko aukera.
  6. Nahi duen edozein iradokizun, kexa, erreklamazio edo eskaera aurkezteko aukera.

irudia: Ikasle batzuek ikasgela batean ikasten dute

 

ikonoa: betebeharrak

ERABILTZEAREN BETEBEHARRAK

 

Durangoko Udal Euskaltegiko zerbitzuen erabiltzaileek, euskararen irakaskuntza arloan ondoko betebehar hauek dituzte:

 

  1. Jarrera zuzena eta egokia izatea bai harrera ematen dioenarekin, bai gainontzeko erabiltzaileekin.
  2. Matrikula egitean hartutako konpromisoak betetzea.
  3. Ikas-modulu ezberdinetan ezarritako ordutegiak betetzea.
  4. Euskaltegiak dituen instalazioak eta baliabideak zuzen eta egoki erabiltzea.
  5. Ikasketa prozesuan jarraitu ezina emango balitz euskaltegian bajaren berri ematea.
  6. Euskaltegiak ezarritako programa betetzeko, euskararen ikaskuntzari beharrezko denbora eskaintzea.

irudia: hiru pertsona hitz egiten mahai inguruan

 

 

 


 
ikonoa: Zilarrezko QaIkono: AENOR Irisgarritasuna Ikonoa: Ekoscan ikonoa: bai euskarari ikonoa: berba lagun