Ohar legalak

Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta, pertsona fisikoen babesa eta beren datu pertsonalen tratamenduaz eta datu horien zirkulazio libreaz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak (Kalea/Plaza – Posta kodea – Herria –euskaltegiaren edo dagokion erakundearen helbidea) helbidea duen (euskaltegiaren edo dagokion erakundearen izena)?(e)k kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburua ikasleen kudeaketa zein euren ikas?prozesuaren garapena da eta (euskaltegiak edo dagokion erakundeak izan ditzakeen beste helburuak zehaztu, esate baterako, kontratatutako hezkuntza zerbitzuak ematea), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak araututakoa betetzeko eta interesdunak emandako onarpenarekin. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburua lortzeko beharrezkoak edo bereizleak diren bitartean edo interesdunak kontrakorik adierazten ez duen bitartean.

Datuak HABE erakundeari helaraziko zaizkio, erakunde honek Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearen arabera ikasleen kudeaketa, euren ikas?prozesuaren garapena, HABEren
gaitasun?mailen egiaztapena, ikasleen diru?laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek xede berberarekin izan ditzaketen datuekiko erkaketa eta euskalduntzearen arloarekin lotutako kanpainei edota programei zein baliabideei buruzko informazioaren edo asebetetzegaldetegien bidalketak egin ditzan.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio?organo arduraduna.
Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria www.habe.eus helbidean dute eskuragarri onuradunek.