Form

Formulario Completo

  • Ikaslearen Datuak
  • Ikasle maila
  • Sarrera proba
  • Ahozko ariketa
  • Prozesuaren amaiera

Ikaslearen Datuak

Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta, pertsona fisikoen babesa eta beren datu pertsonalen tratamenduaz eta datu horien zirkulazio libreaz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak (Kalea/Plaza, Posta kodea, Herria,euskaltegiaren edo dagokion erakundearen helbidea) helbidea duen (euskaltegiaren edo dagokion erakundearen izena) (e)k kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburua ikasleen kudeaketa zein euren ikas prozesuaren garapena da eta (euskaltegiak edo dagokion erakundeak izan ditzakeen beste helburuak zehaztu, esate baterako, kontratatutako hezkuntza zerbitzuak ematea), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak araututakoa betetzeko eta interesdunak emandako onarpenarekin. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburua lortzeko beharrezkoak edo bereizleak diren bitartean edo interesdunak kontrakorik adierazten ez duen bitartean. Datuak HABE erakundeari helaraziko zaizkio, erakunde honek Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa izeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearen arabera ikasleen kudeaketa, euren ikas prozesuaren garapena, HABEren gaitasun mailen egiaztapena, ikasleen diru laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek xede berberarekin izan ditzaketen datuekiko erkaketa eta euskalduntzearen arloarekin lotutako kanpainei edota programei zein baliabideei buruzko informazioaren edo asebetetzegaldetegien bidalketak egin ditzan. HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio organo arduraduna. Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko. Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan. Bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria www.habe.eus helbidean dute eskuragarri onuradunek.

Ikasle maila

1-Hasierako erabiltzailea bazara, hasi A1 probatik.

2-Oinarrizko erabiltzailea bazara, hasi A2 probatik.

3- Erabiltzaile independentea bazara, hasi B1 probatik

4-Erabiltzaile aurreratua bazara, hasi B2 probatik

Sarrera proba

Gutxienez, 30 hitz idatzi beharko dituzu. #1- Nor zara? Nolakoa zara? Non bizi zara? Norekin? Zer gustatzen zaizu? Zergatik ikasi nahi duzu euskara? Zertarako? Non lan egiten duzu?-##2- Zer plan daukazu asteburuan egiteko? Kontatu-#
Idatzi testua. Gutxienez, 60 hitz idatzi beharko dituzu #1-Zure lagun batek jakin nahi du nolakoa den zure senargai/andregai berria, ez duelako ezagutzen. -##2- Ze moduz oporretan? Zer egin duzu? Nondik nora ibili zara? -#
Idatzi mezua. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu. #Duela hilabete batzuk pertsona batekin hasi zinen ordenagailuz hizketan edo txateatzen eta, harrezkero, ia egunero hitz egiten duzue. Elkarrekin ateratzeko eskatu zizun aurreko astean, baina zu zalantzan zaude proposamena onartu ez onartu.-# #Eginkizuna:-# #Idatz iezaiozu mezu bat zure lagun bati, harreman horren berri emateko eta, bide batez, aholkua eskatzeko, aurrera begira zer egin ez dakizulako.-# #Horretarako, nahi baduzu, hurrengo puntuak erabil ditzakezu: -# #kontatu nola ezagutu zenuen txateko laguna-# #lagun hori nolakoa den esan-# #azaldu zeri buruz hitz egiten duzuen-# #dituzun zalantzak azaldu-#
Herriko aldizkarian aste honetako iritzi-artikulua idaztea tokatu zaizu. Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula (200 hitz). #Gaia honako hau da:-# #ZER EGIN ORAINDIK ESKOLAN HASI EZ DIREN HAUR TXIKIEKIN?-# #Iritzia emateko, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:-# #Lan egiten duten gurasoen arazoa-# #Zer egin haurrekin: etxean zaindu ala haurtzaindegi batera bidali?-# #Nori eskatu laguntza: aitona-amonei ala ezezagun bati?-# #Erakundeen papera (diru-laguntzak, bi urteko gelak...)-# #Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak-#

Ahozko ariketa

Sarrera proba bukatzeko ahozko ariketa egitea falta zaizu; online edo aurrez aurre egiteko aukera daukazu.

Prozesuaren amaiera

Zurekin harremanetan jarriko gara.