Agenda del Euskaltegi de Durango

Izurtzako Etxaburutarren dorrera BISITA GIDATUA

Durangaldeko bando gerratan aurkituko dugu Etxaburu dorrearen jatorria. Ibarguen eta Zaldibar familiek eskualdeko lurren kontrola eskuratzeko lehian, leinu txikien jaiotza bultzatu zuten, eta horietako bat Etxaburukoa izan zen.

Etxaburutarrak Izurtzan finkatu ziren, eskualdea Gaztelako mesetarekin lotzen zuen Urkiolako merkatal-bidean toki estrategikoa zelako.

Leiendak dio, Lope de Ondino zaldunak hildako basurdearen kobazuloaren gainean altxatu zutela Etxaburutarrek euren bizilekua.

Bisitan nabarmentzekoak:

? Bekotorre, Etxaburutarren ekimenez eraikia.
? Etxaburutorre, leinuaren egoitza.
? Bariko San Nikolas eliza, Etxaburutarren patronatua. 
? Izurtzako presa, burdinola hidraulikoen funtzionamendua.

Izurtza FITXA BERTIKALALUZEA
Fecha
Calendario jueves, 28 mayo 2026 Tiempo 10:00  -  12:00
Localización

Izurtza (Izurtza)