Agenda del Euskaltegi de Durango

SEMAFOROA

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du.

Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.


“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.
 

Fitxa artistikoa
Zuzendaria eta jatorrizko ideia: Imanol Garaizabal Dramaturgia Zuzendaritza: Sonia Villamor Gidoia: Edorta Barruetabeña Antzezleak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde Bideo sorkuntza: Basque Films & Imanol Garaizabal Musika originala eta soinua: Ander Garaizabal
01-25
Fecha
Calendario domingo, 25 enero 2026 Tiempo 18:00  -  19:00
Localización

San Agustin Kultur Gunea