Agenda del Euskaltegi de Durango

KAKA antzezlana

Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita…Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Bekaren irabazlea

Komedia ganberro eta probokatzailea

Fitxa artistikoa
Ekoizpena eta zuzendaritza: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Eszena-zuzendaria: Espe Lopez. Testua: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Antzezleak: Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala.
03-05
Fecha
Calendario jueves, 05 marzo 2026 Tiempo 19:00  -  20:30
Localización

San Agustin Kultur Gunea (San Agustin Kultur Gunea)