Durangaldeko bando gerratan aurkituko dugu Etxaburu dorrearen jatorria. Ibarguen eta Zaldibar familiek eskualdeko lurren kontrola eskuratzeko lehian, leinu txikien jaiotza bultzatu zuten, eta horietako bat Etxaburukoa izan zen.
Etxaburutarrak Izurtzan finkatu ziren, eskualdea Gaztelako mesetarekin lotzen zuen Urkiolako merkatal-bidean toki estrategikoa zelako.
Leiendak dio, Lope de Ondino zaldunak hildako basurdearen kobazuloaren gainean altxatu zutela Etxaburutarrek euren bizilekua.
Bisitan nabarmentzekoak:
? Bekotorre, Etxaburutarren ekimenez eraikia.
? Etxaburutorre, leinuaren egoitza.
? Bariko San Nikolas eliza, Etxaburutarren patronatua.
? Izurtzako presa, burdinola hidraulikoen funtzionamendua.